Aurkibidea

Nola erabiltzen du Google-k zure informazioa publizitate grafikorako Europako Esparru Ekonomikoko (EEE), Suitzako eta Erresuma Batuko bazkideen webgune, aplikazio eta bestelako zerbitzuetan?

Webguneak eta aplikazioak (edo antzeko sareko zerbitzuak, hala nola Internetera konektatzeko gaitasuna duten telebistak) erabiltzen dituzunean, baliteke bisitatzen ari zaren orrian irudi- edo bideo-iragarkiak agertzea. Publizitate grafiko deritzo horri. Iragarki grafiko horiei esker, webgune, aplikazio eta zerbitzu horietako asko ezer ordaindu gabe erabil daitezke.

Argitaratzaileek Google-ren publizitate grafikoaren tresnak erabiltzen dituzte beren orrialdeetan erabilgarri dauden tokietan iragarkiak erakusteko (batzuetan, "iragarki tarte" deritze toki horiei). Tresnok argitaratzaileei iragarleekin (edo iragarleen izenean lan egiten duten publizitate-bazkideekin) harremanetan jartzeko aukera ematen diete, honako hauek egiteko:

  • Enpresa horiei iragarki tarteari, orriari eta/edo ikusten ari zaren edukiari buruzko informazioa eman.
  • Zure baimenarekin, honako hauek egiteko aukera ematen duen informazioa eskaini publizitate-bazkideei:
    • Zuri buruz duten informazioan oinarritutako iragarki pertsonalizatuak erakutsi.
    • Zure eduki-lehentasunak ikasi (adibidez, maiz bisitatzen edo erabiltzen dituzun webgune eta aplikazioen gaiak) zuretzat egokiagoak diren iragarki pertsonalizatuak erakusteko.
  • Iragarkia bisitatzen edo erabiltzen ari zaren jabetzan bistaratu.

Google-ren publizitate grafikoaren tresnak darabiltzan jabetza bat bisitatzen duzunean, web-arakatzaileak datu jakin batzuk bidaltzen dizkio Google-ri. Besteak beste, ikusten ari zaren orriaren URLa eta zure IP helbidea daude datuon artean. Horrez gain, cookieak ezar ditzakegu arakatzailean, edo lehendik daudenak irakurri. Google-ren publizitate grafikoaren zerbitzuak erabiltzen dituzten aplikazioek eta Internetera konektatzeko gaitasuna duten telebistek ere partekatuko dute agian informazioa Google-rekin; esaterako, aplikazioaren edo kanalaren izena eta berrezar daitekeen publizitaterako identifikatzaile esklusibo bat.

Nola kontrola dezaket Google-k publizitate grafikoan biltzen eta ezagutarazten duen informazioa?

Google-ren publizitate grafikoaren tresnak darabiltzan jabetza bat bisitatzen duzunean, jabetza horrek baldintza hauek betetzen dituen mezu bat erakutsi behar du:

  • Baimena eskatu behar dizu (a) zure interesei buruzko iragarki-profil pertsonalizatu bat sortu eta iragarki pertsonalizatuak erakusteko erabili ahal izan aurretik, eta (b) cookieak, mugikorretarako publizitate-identifikatzaileak edo bestelako informazioa zure gailutik gorde edo irakurri ahal izan aurretik, legeak zure baimena eskatzen duenean.
  • Iragarleei edo publizitate-bazkideei iragarki egokiak erakusten eta haien eraginkortasuna neurtzen laguntze aldera agian zuri eta zure gailuari buruzko informazioa jasoko duten "saltzaileei" (enpresei) buruzko informazioa eman behar dizu.

Lortu informazio gehiago zuri eta zure gailuari buruzko informazioa jaso dezaketenei buruz.

Nola jar naiteke Google-rekin harremanetan galderarik badut?

Zure eskubideei buruzko beste galdera edo eskaerarik baduzu, jarri Google-rekin eta datuak babesteko gure ordezkariarekin harremanetan. Datuak babesteari buruzko bestelako informazio garrantzitsua lortu nahi izanez gero, irakurri gure Pribatutasun-gidalerroak.

Google-ren publizitate grafikoaren tresnek zure datu pertsonalak erabiltzeko duten moduari buruzko informazio gehiago

Termino garrantzitsuak

Iragarleak

Iragarleak Google-ren publizitate grafikoaren tresnak erabiltzen dituzten jabetzen jabeak edo operadoreak diren enpresak dira. Tresna horiek erabilita, beren produktu eta zerbitzuak sustatzen dituzten iragarkiak erakusten dituzte, beren jabetzak bisitatzen dituzten pertsonei buruzko informazio gehiago lortzen dute, publizitate-kanpainen eraginkortasuna neurtzen dute eta beste jabetza batzuetan iragarkiak erakusteko duten modua hobetzen dute.

Publizitate-bazkideak

Iragarlearen edo argitaratzailearen izenean lan egiten duten enpresak dira. Adibidez, argitaratzaileen jabetzetan iragarki tarteak erosten laguntzen diete iragarleei. Gainera, argitaratzaileei iragarki tarteak saltzen laguntzen diete. Lortu publizitate-bazkideei buruzko informazio gehiago.

Jabetzak

Webguneak, aplikazioak edo antzeko sareko zerbitzuak; adibidez, Internetera konektatzeko gaitasuna duten telebistak edo kanalak.

Argitaratzaileak

Haien jabetzakoak diren edo kudeatzen dituzten webguneetan iragarkiak erakuste aldera Google-ren publizitate grafikoaren tresnak erabiltzen dituzten enpresak dira argitaratzaileak.

Publizitate grafikoaren tresnek erabiltzen dituzten datuen kategoriak

Google-k zuri eta zure gailuari buruz prozesatzen duen informazio jakina zure datu pertsonalak prozesatze aldera eman dituzun baimenen eta ezarri diren legezko interesen araberakoa da. Bisitatzen ari zaren jabetzak baimena eskatuko dizu eta bisitatzen duzun jabetzaren gaineko legezko interes horiek ezarriko ditu (adibidez, leiho gainerakorretako mezuetan edo "baimenen banda-mezuetan"). Halaber, prozesatzen den informazioa darabilzun arakatzailean edo gailuan egiten dituzun aukeren araberakoa da. Iragarkien ezarpenetan egiten dituzun aukerek ere Google-k zuri buruzko informazioa erabiltzeko duen modua mugatzen dute.

Jabetzak bisitatzean aurkezten zaizkizun baimenen banda-mezuen bidez, publizitate-bazkideek (Google barne), argitaratzaileek edo iragarleek zuri eta zure gailuari buruzko informazioa helburu jakin batzuetarako prozesa dezaketen ala ez aukeratzeko gaitasuna eman behar dizute; adibidez, ea publizitate-bazkideek zure interesei buruzko informazio gehiago lor dezaketen, eta, horrenbestez, zein iragarki mota interesatuko litzaizkizukeen jakin. Publizitate pertsonalizatuaren profil batean gorde daiteke informazio hori. Google-k, argitaratzaileek, iragarleek eta Google-ren publizitate grafikoaren tresnak erabiltzen dituzten publizitate-bazkideek ezin dituzte zure baimenik gabe sortu edo erabili publizitate pertsonalizatuaren profil horiek.

Horrez gain, Google-k zuri buruz biltzen duen informazio jakina argitaratzaileengandik eta iragarleengandik jasotzen dituen argibideen araberakoa izango da agian. Esaterako, baliteke argitaratzaileek maiztasun-mugak (iragarki bera zenbatetan ikusten duzun mugatzea), hartzaile-segmentuak eta bideratzea (zuretzat egokiak diren iragarkiak erakustea), iragarkien errotazioa (iragarki baten bertsio desberdinak ikusten dituzula ziurtatzea) eta hartzaileetan oinarritutako iragarkiak erakusteko beste kontrolatzeko aukera batzuetarako (gailuetakoak) erabiltzen diren identifikatzaileak bidaltzea Google-ri.

Beheko tauletan, Google-k publizitate grafikoaren tresnak erabiltzean prozesatzen dituen datu-kategoriei buruzko informazio gehiago ematen da.

Argitaratzaile batek iragarkiak eskatzean Google-k jasotzen dituen datuak ("iragarki-eskaeretako datuak")

Datu mota Informazioaren adibideak
Iragarki-espazio (tarte) bati buruzko informazioa Iragarki tartearen identifikatzailea, iragarki tartearen dimentsioak, multimedia-edukiaren onartutako formatuak edo motak, eta iragarki tarteak orrian duen kokapena
Iragarki-espazio baten inguruko edukia Web-orriaren URLa, mugikorretarako edo Internetera konektatzeko gaitasuna duten telebistetarako aplikazioaren identifikatzailea eta bideo-edukiaren azalpena
Argitaratzaileari buruzko informazioa Argitaratzailearen identifikatzailea eta iragarki-espazioaren salmentan parte hartzen duten publizitate-bazkideak (hornidura-katea)
Argitaratzaileak emandako informazioa Argitaratzaileak emandako identifikatzaileak eta seinaleak
Zure gailuari edo arakatzaileari buruzko informazioa Erabiltzaileak berrezar ditzakeen arakatzailearen (cookieetan oinarrituta) edo gailuaren (pribatutasun-ezarpenen eta ingurunearen arabera) publizitate-identifikatzaileak, gailuaren modeloa eta marka, arakatzailearen marka eta bertsioa, eta sistema eragilearen marka eta bertsioa
Arakatzeari edo aplikazio barruko saio bati buruzko informazioa Une horretako web-orriaren ikuspegiaren edo aplikazioko saioaren identifikatzailea eta saioarekin erlazionatutako informazioa (adibidez, saioaren iraupena, orriarekin interakzioan ari zaren ala ez, aurretik egin dituzun klik kopurua eta erreferentzia-emaileari buruzko informazioa)
Sareari buruzko informazioa IP helbidea, HTTP eta beste sare-goiburu batzuk, zure sare mugikorraren operadoreari buruzko informazioa eta sarearen egoera
Pribatutasun-ezarpenak Zuri buruzko informazioa prozesatzeko lege-oinarriak ezarri direla adierazten duten seinaleak (esate baterako, iragarki pertsonalizatuak jasotzeko baimena eman duzun ala ez), arakatzailean edo sistema eragilean hautatzen dituzun pribatutasun-ezarpenak eta argitaratzaile batek bidaltzen dizkigun pribatutasun-seinaleak (hala nola haurrak babesteko neurriak aplikatzen dituzten seinaleak)
Publizitate-teknologia bateragarriak Gailuarekin bateragarriak diren aplikazioak programatzeko interfazeak (APIak) eta argitaratzailearen iragarki-etiketa edo publizitatearen softwarea garatzeko tresnen (SDK) mota eta bertsioa
Hirugarrenen eskaerei buruzko informazioa Argitaratzaile baten publizitate-bazkide zuzenengandik jasotako eskaintza-erantzunak eta eskaintzak
Iragarkien inguruko iruzurrak eta gehiegikeriak hautemateko eta saihesteko seinaleak Gailu edo web-arakatzaile batetik bildutako jabetzako seinaleak, zeinak balio ez duten jarduerak (iragarkien inguruko iruzurrak) hautemateko balio baitute
Google Analytics-eko informazioa Orri-ikustaldia edo aplikazioko saioa identifikatzeko saio-identifikatzailea
Informazio esperimentala eta arazketa-informazioa Publizitate grafikoaren tresnek behar bezala funtzionatzen duten adierazten duen informazioa (adibidez, iragarkiak kargatzeko denborak, sistemaren egoeraren neurketak eta hutsegiteen analisiak eta txostenak) eta esperimentu aktiboei buruzko informazioa

Eskaintza-eskaeran publizitate-bazkideei ezagutarazitako datuak ("eskaintza-eskaeretako datuak")

Datu mota Informazioaren adibideak
Iragarki-espazio (tarte) bati buruzko informazioa Iragarki tartearen identifikatzailea, iragarki tartearen dimentsioak, multimedia-edukiaren onartutako formatuak edo motak, eta iragarki tarteak orrian duen kokapena
Iragarki-espazioaren inguruko edukia Web-orriaren URLa, mugikorretarako edo Internetera konektatzeko gaitasuna duten telebistetarako aplikazioaren identifikatzailea eta bideo-edukiaren azalpena
Argitaratzaileari buruzko informazioa Argitaratzailearen identifikatzailea, fakturazio-herrialdea eta iragarki-espazioaren salmentan parte hartzen duten publizitate-bazkideak (hornidura-katea)
Argitaratzaileak emandako informazioa Argitaratzaileak emandako identifikatzaileak eta seinaleak
Enkanteari buruzko informazioa Publizitate-bazkideei iragarki tarteak erosteko prozesuan duten parte-hartzeari buruz emandako informazioa
Argitaratzailearen konfigurazio-ezarpenak Argitaratzaileak debekatutako iragarkien kategoriak, argitaratzaile baten eta publizitate-bazkide baten arteko zuzeneko akordioei buruzko informazioa eta argitaratzaileak ezarritako prezioen arauak
Zure gailuari edo arakatzaileari buruzko informazioa Gutxi gorabeherako geokokapena, IP helbidea edo trunkatutako IP helbidea, erabiltzaileak berrezar ditzakeen arakatzailearen (cookieetan oinarrituta) edo gailuaren (iragarki pertsonalizatuak soilik) publizitate-identifikatzaileak, gailuaren modeloa eta marka, arakatzailearen marka eta bertsioa, eta sistema eragilearen marka eta bertsioa
Arakatzeari edo aplikazio barruko saio bati buruzko informazioa Une horretako web-orriaren ikuspegiaren edo aplikazioko saioaren identifikatzailea eta saioarekin erlazionatutako bestelako informazioa (adibidez, orriarekin interakzioan ari zaren ala ez eta aurretik egin dituzun klik kopurua)
Sareari buruzko informazioa Sareko konexio mota (adibidez, 3G/4G/5G/wifia)
Pribatutasun-ezarpenak Zuri buruzko informazioa prozesatzeko lege-oinarriak ezarri direla adierazten duten seinaleak (esate baterako, iragarki pertsonalizatuak jasotzeko baimena eman duzun ala ez), eta arakatzailean edo sistema eragilean hautatzen dituzun pribatutasun-ezarpenak
Publizitate-teknologia bateragarriak Gailuarekin bateragarriak diren aplikazioak programatzeko interfazeak (APIak) eta argitaratzailearen iragarki-etiketa edo softwarea garatzeko tresnen (SDK) mota eta bertsioa
Informazio teknikoa, esperimentala eta arazketa-informazioa Publizitate-bazkidearentzat bakarrik diren esperimentu aktiboen multzoa, eskaintzari erantzuteko epea eta eskaera probako eskaera bat den ala ez

Enkanteen emaitzei buruz publizitate-bazkideei ezagutarazitako datuak

Datu mota Informazioaren adibideak
Enkanteari buruzko informazioa Publizitate-bazkide batek aurreko enkante batean izandako parte-hartzeari buruzko informazioa, eta enkantearen emaitzari, iragarki-aukerari eta eskaintza-eskaerako datuei buruzko informazioa

Iragarki bat erakustean Google-k jasotzen dituen datuak

Datu mota Informazioaren adibideak
Erlazionatutako iragarki-eskaerari buruzko informazioa Iragarkia hautatzea eragin duen iragarki-eskaera eta hautatutako iragarkiari buruzko datuak
Zure gailuari edo arakatzaileari buruzko informazioa Erabiltzaileak berrezar ditzakeen arakatzailearen (cookieetan oinarrituta) edo gailuaren (iragarki pertsonalizatuak soilik) publizitate-identifikatzaileak, gailuaren modeloa eta marka, arakatzailearen marka eta bertsioa, eta sistema eragilearen marka eta bertsioa
Sareari buruzko informazioa IP helbidea, HTTP eta beste sare-goiburu batzuk
Iragarkien inguruko iruzurrak eta gehiegikeriak hautemateko eta saihesteko seinaleak Balio ez duten jarduerak (iragarkien inguruko iruzurrak) hautemateko balio duten jabetzako seinaleak
Interakzioei buruzko datuak Iragarki batekin interakzioan aritzeko moduari buruzko informazioa (adibidez, iragarkian klik egiten duzun ala ez) eta iragarki bateko bideoarekin dituzun interakzioak (hala nola bideoaren audioa desaktibatzen edo pausatzen duzun ala ez)
Iragarkiaren errendatzeari buruzko informazioa Iragarkiaren errendatzeari buruzko informazioa (hala nola errore-mezuak), iragarkiaren hautapenari buruzko informazioa eta iragarkiaren ikusgaitasunari buruzko informazioa

Google-k publizitate-bazkideengandik jasotzen dituen datuak, iragarki tartearen truke eskaintza bat egiten dutenean

Datu mota Informazioaren adibideak
Iragarkiari buruzko informazioa Iragarkiaren dimentsioak, iragarkia sakatu ostean bisitatutako iragarlearen helmugako orria eta iragarkia eskatzeko erabilitako kodea
Iragarki tartearen eskaintzari buruzko informazioa Eskaintzaren zenbatekoa, enkantea irabazten duen publizitate-bazkidearen identitatea eta publizitate-bazkideei egindako iragarki-erosketa multzokatuen txostenak eskaintzeko erabilitako informazioa
Iragarkiak erakusteko modua eta iragarkien errendimendua neurtzeko eta integrazio teknikoa arazteko informazioa Iragarkiari buruzko informazioa, iragarkia eta iragarki-aukera, aplikazioak programatzeko interfazeei (APIei) emandako informazioa eta eskaintzei erantzuteko denbora-eskalak
Informazio esperimentala Pribatutasuna hobetzeko teknologia edo aplikazioak programatzeko interfaze (API) jakin batzuk erabiltzen diren ala ez adierazten duen informazioa

Google-k argitaratzaileei iragarki-transakzioei buruz ezagutarazitako datuak

Datu mota Informazioaren adibideak
Argitaratzaileak eskaerari buruz eman duen informazioa (zuri eta iragarki tarteari dagokiona) Iragarki tartearen parametroak, argitaratzaileak iragarki tartea saltzeari buruzko arauak, zure arakatzaileari eta gutxi gorabeherako kokapenari buruzko informazioa, eta argitaratzaileak emandako identifikatzaileak (iragarkiak pertsonalizatzeko baimena eman baduzu)
Emandako iragarkiari buruzko informazioa Publizitate-bazkide eroslea, argitaratzailearen eta publizitate-bazkidearen arteko zuzeneko akordioei buruzko informazioa, hautemandako iragarlea, iragarkiaren truke argitaratzaileak jasotako ordainketa eta iragarkiaren irudia
Iragarkiaren ikusgaitasunari eta harekin dituzun interakzioei buruzko informazioa Iragarkia pantailan erakutsi den ala ez, iragarki batean klik egin duzun ala ez eta iragarki baten audioa desaktibatu duzun ala ez

Google-k iragarkiak argitaratzeko erabiltzen dituen datuak

Datu mota Informazioaren adibideak
Sareari buruzko informazioa IP helbidea, HTTP eta beste sare-goiburu batzuk, cookieak barne
Iragarki-espazio (tarte) bati buruzko informazioa Iragarki tartearen identifikatzailea, onartutako iragarkiaren zabalera eta altuera, multimedia-edukiaren onartutako formatuak edo motak, eta iragarki tarteak orrian duen kokapena
Iragarkiari buruzko informazioa Zein iragarki erakutsi erabakitzeko erabiltzen den informazioa (hala nola eskaintza irabazleari eta askotariko jabetzekin izandako interakzioetatik ondorioztatutako interesei buruzko informazioa)
Datu mota Informazioaren adibideak
Zure gailuari edo arakatzaileari buruzko informazioa Gutxi gorabeherako geokokapena, arakatzailearen eta sistema eragilearen mota eta bertsioa, eta gailuaren modeloa eta marka (erabiltzaile-agentearen informazioaren barnean)
Sareari buruzko informazioa IP helbidea, HTTP eta beste sare-goiburu batzuk
Cookieetan oinarritutako erabiltzaile-identifikatzaile ez-identifikagarriak Erabiltzaileak berrezar ditzakeen arakatzailearen (cookieetan oinarrituta) publizitate-identifikatzaileak
Publizitate-bazkide bati buruzko berariazko informazioa Bazkideak emandako cookieetan oinarritutako identifikatzaileak, birbideratze URLa eta publizitate-bazkidearen kontuaren identifikatzailea
Pribatutasun-ezarpenak Zuri buruzko informazioa prozesatzeko lege-oinarriak ezarri direla adierazten duten seinaleak (esate baterako, iragarki pertsonalizatuak jasotzeko baimena eman duzun ala ez)
Informazio teknikoa eta arazketa-informazioa Cookieak bat etorrarazteko eskaeraren hasierari dagokion denbora-zigilua eta eskaerarako erabilitako segurtasun-protokoloei buruzko informazioa

Gure publizitate-bazkide batzuek "cookieen bat-etortzea" izeneko eginbide bat erabiltzen dute. Eginbide horri esker, arakatzailearekin erlazionatzen dituzten cookieetan oinarritutako identifikatzaileak publizitate grafikoaren tresnek erabiltzen dituzten cookieetan oinarritutako identifikatzaileekin bat etorraraz ditzakete publizitate-bazkideek. Cookieetan oinarritutako identifikatzaileok publizitate grafikoaren tresnek "bat-etortzeen tauletan" gordetzen dituzte, eta, ondoren, eskaintza-eskaeretan parteka daitezke, identifikatzaile jakin bat taula horietan gorde duen publizitate-bazkide batekin. Gure publizitate-bazkideek bat-etortzeen taulak askotariko arrazoiengatik erabil ditzakete; besteak beste, iragarkiak pertsonalizatzeko. Adibidez, publizitate-bazkide batek cookieen bat-etortzearen zerbitzua erabil dezake bere bazkide den iragarle baten jabetzetako bat bisitatu zenuenean arakatzaileari esleitu zion cookieetan oinarritutako identifikatzaile bat publizitate grafikoaren tresnek emandako bat-etortzeen tauletan gordetzeko. Horrela, geroago, publizitate grafikoaren tresnen eskaintza-eskaeretan jaso ahal izango du cookieetan oinarritutako identifikatzailea.

Pertsonalizatu gabeko iragarkiak eta iragarki mugatuak

Iragarki pertsonalizatuak erakusteko baimena ematen ez baduzu baina cookieak, mugikor-identifikatzaileak eta bestelako biltegiratze lokala (baimen hori legez beharrezkoa bada) erabiltzeko baimena ematen baduzu, pertsonalizatu gabeko iragarkiak erakutsiko dizkizugu. Pertsonalizatu gabeko iragarkiek ez dituzte erabiltzen cookieak edo mugikorretarako publizitate-identifikatzaileak iragarkiak pertsonalizatzeko, baina beste helburu batzuetarako erabiltzen dituzte; besteak beste, maiztasun-mugak ezartzeko, iragarkien neurketak eta txostenak egiteko eta testuinguruaren araberako iragarkiak erakusteko.

Iragarki pertsonalizatuak erakusteko, eta cookieak, mugikor-identifikatzaileak eta bestelako biltegiratze lokala (baimen hori legez beharrezkoa bada) erabiltzeko baimenik ematen ez badiguzu, ordea, litekeena da iragarki mugatuak erakustea. Iragarki mugatuek gailuan edo web-arakatzaileetan gordetako identifikatzaileak eta datuak erabiltzea eskatzen duten pertsonalizazio eta eginbide guztiak desgaitzen dituzte (adibidez, ez dira erabiliko cookieak iragarki bera zenbat aldiz ikusten duzun mugatzeko). Hala ere, baliteke argitaratzaileek erabiltzaileek berrezar ditzaketen publizitate-identifikatzaileak (cookieak barne) erabiltzea balio ez duten jarduerak (iragarkien inguruko iruzurrak) hautemateko eta saihesteko.

Jarraian azaldutako helburuekin eta lege-oinarrien arabera publizitate grafikoarentresnak eskaintzeko prozesatzen du Google-k zure informazioa:

Zergatik eta nola prozesatzen dugu zure informazioa? Zer datu prozesatzen dira? Lege-oinarriak

Iragarkiak bistaratzeko. Publizitate grafikoaren tresnekin erakusten diren iragarkiak nora bidali behar ditugun jakiteko prozesatzen dugu zure informazioa. Adibidez, zure IP helbidea prozesatzen dugu iragarkiak gailuan irakurtzen ari zaren web-orrira bidaltzeko. Iragarki tarteari buruzko informazioa ere erabiltzen dugu erakusten dugun iragarkia egokia dela ziurtatzeko (esaterako, orriko iragarki tartean sartzen dela ziurtatzeko).

Google-ren, argitaratzaileen, iragarleen eta/edo publizitate-bazkideen legezko interesetarako beharrezkoa denean iragarkiak bistaratzen dituzten publizitate-zerbitzuak eskaintzeko (eta iragarkiak pertsonalizatuta daudenean, zure baimena erabiliko dugu pertsonalizazio horretarako; gogoratu edonoiz ken dezakezula baimena).

Ikusiko dituzun iragarkiak hautatzeko (iragarkia zuretzat pertsonalizatuta egon ala ez). Ikusten dituzun iragarki motak eta zein publizitate-bazkidek jaso ditzaketen datu jakin batzuk zehazteko prozesatzen ditugu datuak. Bildutako eta ezagutarazitako datuak ematen dituzun baimenen araberakoak izango dira; adibidez, argitaratzailearen jabetza bisitatzean agertzen zaizun baimenaren banda-mezuan eta iragarkien ezarpenetan emandako baimenen araberakoak.

Eguneko ordua, bisitatzen ari zaren jabetzaren gaia, zure gutxi gorabeherako kokapena edo antzeko faktoreen arabera erakusten zaizkizu iragarkiak. Adibidez, baliteke bazkarirako eskaintza bereziak dauzkan jatetxe baten iragarkia ikustea bazkarirako errezetei buruzko blog bat irakurtzen ari bazara. Beste kasu batean, baliteke teilatuak konpontzeko negozio baten iragarki bat ikustea etxeko konponketei buruzko artikulu bat irakurtzen ari bazara.

Iragarki bera ikusteari dagokion aldi kopurua mugatzeko prozesatzen ditugu datuak.

Ematen dituzun baimenen arabera, iragarki-eskaeretako datuak bilduko ditugu eta eskaintza-eskaeretako datuak gure publizitate-bazkideei ezagutaraziko dizkiegu, eta argitaratzailearen jabetzako iragarki tarte baterako eskaintza egin nahi duten erabakitzeko erabiliko dituzte datu horiek. Gure publizitate-bazkide batek edo gehiagok kasuan kasuko iragarki tarterako eskaintza bat bidaltzea erabakitzen badute, Google-k eskaintza irabazlea zehazteko eta iragarlearen jabetzan kasuan kasuko iragarkia erakusteko prozesatzen ditu haiengandik jasotzen dituen datuak.

Cookieen bat-etortzea ikusten dituzun iragarkiak hautatzeko erabil daiteke. Esaterako, iragarki bera ikusteari dagokion aldi kopurua mugatzeko erabil daiteke.

Lege-oinarria bisitatzen ari zaren jabetzaren araberakoa izango da, baina honako hauetako bat izango da:

  • Google-ren, argitaratzaileen, iragarleen eta/edo publizitate-bazkideen legezko interesak babesteko beharrezkoa denean publizitate-zerbitzuak emateko unean iragarkiak hautatzeko (eta iragarkiak pertsonalizatuta daudenean, zure baimena erabiliko dugu pertsonalizazio horretarako).
  • Zure baimenarekin, zeina edonoiz ken baitezakezu.

Iragarkiak pertsonalizatzeko. Baimena eman baduzu, argitaratzaileen jabetzetan iragarki pertsonalizatuak erakusteko erabiltzen ditugu datuak. Ondorioztatu ditugun interesetan oinarrituta pertsonaliza daitezke iragarkiak. Ondorio horiek arakatzailearen edo gailuaren identifikatzaile berberekin erlazionatutako propietateekin (adibidez, cookieak edo gailuen publizitate-identifikatzaileak) edo argitaratzaileek, publizitate-bazkideek edo iragarleek emandako bestelako informazioarekin (hala nola argitaratzaileek emandako identifikatzaileak eta seinaleak) izandako aurreko interakzioetatik ateratzen dira.

Ikusten dituzun iragarki motak eta iragarkien pertsonalizaziorako zein publizitate-bazkidek jaso ditzaketen datuak zehazteko prozesatzen ditugu datuak. Bildutako eta ezagutarazitako datuak ematen dituzun baimenen araberakoak izango dira; adibidez, jabetza bisitatzean agertzen zaizun baimenaren banda-mezuan eta iragarkien ezarpenetan emandako baimenen araberakoak.

Iragarki pertsonalizatuak erakustean, iragarki-eskaeretako datuak bilduko ditugu eta eskaintza-eskaeretako datuak gure publizitate-bazkideei ezagutaraziko dizkiegu, eta argitaratzailearen jabetzako iragarki tarte baterako eskaintza egin nahi duten eta nola egingo duten erabakitzeko erabiliko dituzte datu horiek. Gure publizitate-bazkide batek edo gehiagok kasuan kasuko iragarki tarterako eskaintza bat bidaltzea erabakitzen badute, Google-k eskaintza irabazlea zehazteko eta iragarlearen jabetzan kasuan kasuko iragarkia erakusteko prozesatzen du informazio hori.

Baliteke publizitate-bazkideek bildutako datuak zuri buruzko iragarki-profil bat sortzeko eta iragarki pertsonalizatuak erakusteko erabiltzea. Adibidez, jabetza bat bisitatu baduzu eta oinetako gorriak bilatu badituzu, litekeena da publizitate-bazkide baten profilean oinetako gorriak interesatzen zaizkizula erregistratzea. Publizitate-bazkideak kirol-oinetako gorriak saltzen dituen iragarle baten izenean lan egiten badu, baliteke beste jabetza bat bisitatzen duzunean kirol-oinetako gorrien iragarki pertsonalizatu bat erakustea aukeratzea.

Cookieen bat-etortzea eta gailuarekin bateragarriak diren aplikazioak programatzeko interfazeetatik (APIak) atzitutako informazioa iragarki pertsonalizatuak erakusteko erabiliko dira agian.

Zure baimenarekin, zeina edonoiz ken baitezakezu.

Iragarkien eraginkortasuna neurtzeko. Estatistikak eta neurketak egiteko erabiltzen ditugu datuak, publizitate grafikoaren tresnak nola erabiltzen diren ulertzearren. Adibidez, publizitate grafikoaren tresnen bidez kokatutako iragarkien errendimendua neurtzen dugu, iragarki-formatuen errendimendua aztertuta, besteak beste. Beste batzuen artean, neurketa hauek biltzen eta aztertzen dira: ikusgaitasuna (orri batean agertzen den iragarki bat ikusgai dagoen ala ez), klik-tasak (jendeak iragarki batean klik egiteko maiztasuna) edo bihurketak (adibidez, iragartzen den produktua edo zerbitzua erosi duzun ala ez). Neurketa horiei esker, iragarkien errendimendua ulertzen dute argitaratzaile, iragarle eta publizitate-bazkideek. Bestalde, neurketa horiei esker, iragarleek, publizitate-bazkideek eta argitaratzaileek kanpainen errendimendua hobe dezakete optimizazio automatizatuak eta eskuzkoak erabilita. Halaber, fakturazio- eta ordainketa-helburuetarako erabiltzen dira.

Horretarako, hauek egiten ditugu:

  • Datuak bildu, gorde, bateratu, aztertu eta konbinatu, eta baliteke publizitate-bazkideei ezagutaraztea, helburu horretarako.

Beren jabetzetan erakusten dituzten iragarkien eraginkortasuna uler dezaten biltzen ditugu gailuaren identifikatzaileak, eta argitaratzaileekin partekatzen. Horri esker, argitaratzaileek beren iragarki tarteen errendimendua modu eraginkorragoan aztertu eta optimiza dezakete.

Cookieen bat-etortzea eta gailuarekin bateragarriak diren aplikazioak programatzeko interfazeetatik (APIak) atzitutako informazioa iragarkien eraginkortasuna neurtzeko erabiliko dira agian.

Lege-oinarria bisitatzen ari zaren jabetzaren araberakoa izango da, baina honako hauetako bat izango da:

  • Google-ren, argitaratzaileen, iragarleen eta/edo publizitate-bazkideen legezko interesak babesteko beharrezkoa denean, jendeak publizitate grafikoaren tresnak nola erabiltzen dituen ulertzeko eta publizitate grafikoaren tresnen errendimendua ziurtatu eta hobetzeko.
  • Zure baimenarekin, zeina edonoiz ken baitezakezu.

Argitaratzaileei, publizitate-bazkideei eta iragarleei publizitate grafikoaren tresnak eman, mantendu eta hobetzeko, eta publizitate grafikoaren tresnak nola erabiltzen diren ulertzeko. Gure publizitate grafikoaren tresnek behar bezala funtzionatzen dutela ziurtatzeko eta tresna horiek erabiltzen dituzten argitaratzaileen, iragarleen eta publizitate-bazkideen beharrak asetzen dituzten zerbitzuak eskaintzeko erabiltzen ditugu datuak.

Adibidez:

  • Argitaratzaileei eta publizitate-bazkideei txostenak eta aurreikuspenak egiteko tresnak eta APIen integrazioak (datu bateratuak eta bateratu gabekoak ezagutarazten dituzte) eskaintzen dizkiegu, honako hauek egiteko:
    • Eskaeren eta iragarkien errendimendua uler dezaten eta arazoak konpon ditzaten.
    • Etorkizunean agian erabilgarri egongo diren iragarki-agerpenen aukeren bolumena estimatzeko aukera izan dezaten eta eskaintzen integrazioak optimiza ditzaten.
  • Argitaratzaileek publizitate grafikoaren tresnetan dituzten ezarpenen arabera, gertaera-mailako datuak jakinarazten dizkiegu argitaratzaileei. "Gertaera-mailako" datuak iragarki-eskaeretako bateratu gabeko datuak dira, baita iragarki bat argitaratzaile baten jabetzan erakustean jasotzen diren datuak ere. Argitaratzaileek beren jabetzen eskaerei eta beren jabetzetan erakusten diren iragarkiei buruzko gertaera-mailako datuak soilik jasotzen dituzte. Gertaera-mailako datuei esker, argitaratzaileek beren iragarki tarteen errendimendua modu eraginkorragoan aztertu eta optimiza dezakete.
  • Iragarki bat bistaratzean lortzen ditugun datuak publizitate-bazkideei fakturatzeko eta argitaratzaileei ordainketak bidaltzeko erabiltzen ditugu.
  • Eskaintza-eskaeretako datuen lagin bat biltzen dugu, eta publizitate-bazkideekin partekatzen, publizitate grafikoaren tresnetan agian sortuko diren arazoak araztu eta konpontzeko aukera izan dezaten.

Horretarako:

  • Datuak biltzen, gordetzen, bateratzen, konbinatzen eta aztertzen ditugu (teknika automatizatuak eta eskuzkoak erabiliz, besteak beste).
  • Helburu horretarako, argitaratzaileei eta gure publizitate-bazkideei informazioa ezagutarazten diegu (besteak beste, argitaratzaileei gertaera-mailako datuak ezagutarazten dizkiegu). Zure pribatutasuna babesten duten aurreneurri egokiak aplikatzen ditugu, hala nola identifikatzaileak desitxuratzea (erabiltzailearen pribatutasun-ezarpenen edo jurisdikzioaren arabera) eta enkriptatze-teknikak erabiltzea.

Cookieen bat-etortzea argitaratzaile, publizitate-bazkide eta iragarleentzat publizitate grafikoaren tresnak hobetzeko erabil daiteke.

Lege-oinarria bisitatzen ari zaren jabetzaren araberakoa izango da, baina honako hauetako bat izango da:

  • Google-ren, argitaratzaileen, iragarleen eta/edo publizitate-bazkideen legezko interesak babesteko beharrezkoa denean, honako kasu hauetan:
    • Publizitate grafikoaren tresnak emateko, mantentzeko eta hobetzeko, argitaratzaileen, iragarleen eta publizitate-bazkideen beharrak asetze aldera.
    • Publizitate grafikoaren tresnak hobetzen dituzten eta hartzaileentzat onuragarriak diren ikerketak egiteko.
    • Argitaratzaileekiko, iragarleekiko eta publizitate-bazkideekiko ditugun betebeharrak gordetzeko.
  • Zure baimenarekin, zeina edonoiz ken baitezakezu.

Zerbitzu eta eginbide berriak garatzeko. Argitaratzaileentzat, iragarleentzat eta publizitate-bazkideentzat erabilgarriak diren eginbide berriak garatzeko prozesatzen ditugu datuak.

Adibidez:

  • Iragarki bat erakustean jasotzen ditugun datuak aztertzen, eta haiekin esperimentuak egiten ditugu (adibidez, iragarki-formatu edo kontrolatzeko aukera berriak probatuz) gure publizitate-bazkideek publizitate grafikoaren tresnak nola erabiltzen dituzten kontuan hartuta edo gure publizitate-bazkideek publizitate grafikoaren tresnekin dituzten arazo teknikoetan oinarrituta. Datu horiek erabilita, zein iragarki-formatuk duten eskaera handiagoa edo zeinek sortzen dituzten arazo teknikoak azter dezakegu, eta, ondorioz, eginbide berriak gara ditzakegu argitaratzaileentzat eta publizitate-bazkideentzat (adibidez, argitaratzaileentzat edo publizitate bazkideentzat erabilgarri dauden iragarki-formatu edo kontrolatzeko aukera berriak).

Horretarako, hauek egiten ditugu:

  • Datuak biltzen, gordetzen, konbinatzen, bateratzen eta aztertzen ditugu (teknika automatizatuak eta eskuzkoak erabiliz, besteak beste).
  • Datuak zerbitzu eta eginbide berriak garatzeko erabiltzen ditugu.

Cookieen bat-etortzea zerbitzu eta eginbide berriak garatzeko erabil daiteke.

Lege-oinarria bisitatzen ari zaren jabetzaren araberakoa izango da, baina honako hauetako bat izango da:

  • Google-ren, argitaratzaileen, iragarleen eta/edo publizitate-bazkideen legezko interesak babesteko beharrezkoa denean, argitaratzaile, iragarle eta publizitate-bazkideentzat erabilgarriak diren produktu eta eginbide berriak garatzeko.
  • Zure baimenarekin, zeina edonoiz ken baitezakezu.

Publizitate grafikoaren tresnak pertsonalizatzeko; besteak beste, argitaratzaileei, iragarleei eta publizitate-bazkideei gomendioak emanda. Argitaratzaile, iragarle eta publizitate-bazkideek erabiltzen dituzten publizitate grafikoaren tresnetako eginbide batzuk pertsonalizatzeko prozesatzen ditugu datuak.

Adibidez:

  • Publizitate-bazkideei bidaltzen zaizkien iragarki tarteen eskaintza-eskaera motak optimizatzeko, iragarkiak erakustean jasotzen ditugun datuak aztertzen ditugu, eta eginbide pertsonalizatuak sortzeko erabiltzen.
  • Iragarkien errendimendua optimizatzeko argibide eta gomendio pertsonalizatuak ematen dizkiegu argitaratzaileei, iragarkiak erakustean jasotzen ditugun datuen analisian oinarrituta.

Horretarako, hauek egiten ditugu:

  • Datuak biltzen, gordetzen, bateratzen, konbinatzen eta aztertzen ditugu (teknika automatizatuak eta eskuzkoak erabiliz, besteak beste).
  • Datu horiek ikasketa automatikoko ereduak trebatzeko erabiltzen ditugu, publizitate grafikoaren tresnetan argitaratzaile, iragarle eta publizitate-bazkideentzako eginbideak pertsonalizatu ahal izateko.

Google-ren, argitaratzaileen, iragarleen eta publizitate-bazkideen legezko interesak babesteko beharrezkoa denean, publizitate grafikoaren tresnak pertsonalizatzeko, argitaratzaileei, iragarleei eta publizitate-bazkideei zerbitzu hobea eskaintze aldera.

Argitaratzaileekin, publizitate-bazkideekin, iragarleekin eta hartzaileekin komunikatzeko. Argitaratzaileei, iragarleei eta publizitate-bazkideei zuzendutako marketin-kanpainei buruzko informazioa emateko erabiltzen ditugu publizitate grafikoaren tresnak eskaintzean prozesatzen ditugun datuak, baita produktuetan egingo diren aldaketen inguruko komunikazio-estrategiak jakinarazteko ere.

Adibidez:

  • Iragarki bat erakustean jasotzen ditugun datuak publizitate-bazkideei argitaratzaileen jabetzetan erabilgarri dauden iragarki tarteen bolumenen berri emateko erabiltzen ditugu.
  • Argitaratzaileei publizitate grafikoaren tresnekin diru-sarrerak optimizatzeko moduari buruzko informazioa emateko erabiltzen ditugu datu horiek.

Horretarako, hauek egiten ditugu:

  • Datuak biltzen, gordetzen, bateratzen, konbinatzen eta aztertzen ditugu (teknika automatizatuak eta eskuzkoak erabiliz, besteak beste).

Gure marketineko legezko interesak babesteko beharrezkoa denean, argitaratzaileei, iragarleei eta publizitate-bazkideei gure zerbitzuen berri emateko.

Google, gure erabiltzaileak eta hartzaileak babesteko. Publizitate grafikoaren tresnen segurtasuna eta fidagarritasuna hobetzeko erabiltzen ditugu datuak. Horrek barnean hartzen ditu agian Google, gure erabiltzaileak edo publikoa kaltetuko dituzten iruzurrak, erabilera okerrak, segurtasun-arriskuak eta arazo teknikoak hautematea, aurreikustea eta haiei erantzutea.

Adibidez:

  • IP helbideak, cookieak eta bestelako informazioa biltzen eta aztertzen ditugu publizitate grafikoaren tresnetan agian gertatuko diren erabilera okerretatik babesteko. Erabilera okerren motak askotarikoak dira; adibidez, iragarkiak iruzurrezko moduan sakatuta iragarleei dirua lapurtzen dieten robotak.
  • Google-ren gidalerroak eta/edo lege aplikagarriak gordetzen ez direla hautemateko, saihesteko edo beste moduren batean neurriak hartzeko erabiltzen ditugu datuak. Besteak beste, spama, malwarea, legez kanpoko edukia eta antzeko arazoak hautemateko eta haiekin erlazionatutako neurriak hartzeko laguntza gisa erabiltzen ditugu datuak.

Horretarako, hauek egiten ditugu:

  • Datuak biltzen, gordetzen eta aztertzen ditugu (teknika automatizatuak eta eskuzkoak erabiliz, besteak beste); adibidez, malwarea bilatuta.
  • Iruzurren eta erabilera okerren aurka babesten duten publizitate-bazkideei datuak ezagutarazten dizkiegu, bai eta gobernu-agintaritzei eta gure kanpoko aholkulariei ere (esaterako, kanpoko lege-aholkulariei).

Cookieen bat-etortzea iragarkien inguruko iruzurrak hautemateko, saihesteko eta haiei erantzuteko hartzeko erabil daiteke; adibidez, balio ez duen trafikoa hautemateko.

Lege-oinarria hauetako bat izango da:

  • Google-ren, argitaratzaileen, iragarleen eta gure publizitate-bazkideen eta hartzaileen legezko interesak babesteko beharrezkoa denean:
    • Gure zerbitzuetan iruzurrak, erabilera okerrak, segurtasun-arazoak edo arazo teknikoak hautemateko, saihesteko edo beste moduren batean neurriak hartzeko.
    • Google-ren, gure erabiltzaileen edo hartzaileen eskubideak urratzea eragozteko, lege aplikagarriek eskatzen edo onartzen duten heinean. Horren barnean sartzen da gobernu-agintaritzei informazioa ezagutarazteko aukera.
    • Legezko erreklamazioak gordetzeko, hala nola Zerbitzu-baldintza aplikagarriak urratu izana ikertzeko.
  • Horretarako legezko betebeharra dugunean.

Iragarle eta publizitate-bazkideen informazioa erabiltzea

Iragarleek eta publizitate-bazkideek ere gure publizitate grafikoaren tresna batzuk erabil ditzakete beren jabetzak bisitatzen dituzten pertsonei buruzko informazio gehiago lortzeko, publizitate grafikoaren tresnak erabilita erakusten dituzten iragarkien errendimendua neurtzeko eta beste jabetza batzuk bisitatzen dituzunean publizitate-kanpainetan iragarkiak erakusteko duten modua hobetzeko. Lortu informazio gehiago Google-k publizitate-bazkideen datuak erabiltzeko duen moduari buruz.

Zure informazioa ezagutaraztea

Publizitate grafikoaren tresnak eskaintzen ditugunean, baliteke beheko hartzaile-kategoriei ezagutaraztea informazioa. Informazioaren banako hartzaileak baimenen banda-mezuetan egiten dituzun aukeren eta argitaratzaileak edo iragarleak lan egiteko aukeratzen dituen publizitate-bazkide jakinen araberakoak dira:

  • Argitaratzaileak. Argitaratzaileei beren jabetzetan iragarkiek duten errendimendua ulertzen laguntzeko diseinatuta dauden publizitate grafikoaren tresnetako eginbide batzuen zati gisa ezagutarazten dizkiegu datuak argitaratzaileei.
  • Publizitate-bazkideak. Google-k iragarlearen edo argitaratzailearen izenean lan egiten duten publizitate-bazkideekin lan egiten du; besteak beste, hauekin:
    • Iragarki tarteak erostea ahalbidetzen duten publizitate-bazkideak: iragarlearen edo argitaratzailearen izenean lan egiten duten enpresak dira, eta argitaratzailearen jabetzetan iragarki tarteak erostea ahalbidetzen dute. Besteak beste enpresa hauek osatzen dute:
      • Iragarki-sareak: iragarki tarteak bateratu, eta iragarleei saltzen dizkieten enpresak.
      • Iragarki-trukeak: sareko azoka birtualak. Haietan, argitaratzaile eta iragarleek publizitate-inbentario digitalak trukatzen dituzte.
      • Eskariaren aldeko plataformak: iragarleei argitaratzaileen jabetzetan iragarki tarteak denbora errealean erosteko prozesua automatizatzen laguntzen dieten enpresak.
      • Eskaintzaren aldeko plataformak: argitaratzaileei iragarki tarteak saltzen, haiek iragarkiekin betetzen eta diru-sarrerak jasotzen laguntzen dieten enpresak.
      • Datu-bazkideak: beste iragarle batzuei (eta haien izenean lan egiten duten publizitate-bazkideei) iragarki tarteen erosketekin lotutako estatistika onak ematen laguntzen dieten enpresak, iragarleek kanpainen helburuak bete ditzaten eta iragarki tarteak erosteko modua sinplifika dadin.
    • Iragarkien neurketarako zerbitzuak eskaintzen dituzten publizitate-bazkideak. Erabiltzaileek iragarkietan nola klik egiten duten eta iragarkiak nola ikusten dituzten neurtzen duten iragarleei zerbitzuak eskaintzen dizkiete enpresa horiek.
    • Iruzurren eta erabilera okerren aurka babesten duten publizitate-bazkideak. Adibidez, enpresa horiek iragarkietan klik egiten duten roboten aurka babesten dute.
    • Iragarkiak iragarki tarteetan argitaratzen dituzten publizitate-bazkideak. Enpresa horiek bisitatzen ari zaren orrian iragarkiak erakusten dituzte.

    Halaber, publizitate-bazkideei datuak ezagutarazten dizkiegu, iragarkien errendimendua ulertzen laguntzeko eta bazkideek publizitate grafikoaren tresnak erabiltzean agian izango dituzten arazoak arazteko.

    Lortu publizitate-bazkide guztiei buruzko informazio gehiago.

  • Lege-arrazoiak direla eta (besteak beste, gobernu-agintaritzekin, auzitegiekin edo gure kanpoko aholkulariekin), gure Pribatutasun-gidalerroetan modu xehatuagoan azaltzen den bezala.

Zure informazioa atxikitzea

Publizitate grafikoaren zerbitzuak ematean biltzen dugun informazioa Google Ads-en Erabiltzaile-datuak atxikitzeari buruzko gidalerroetako Google-k erabiltzailearen Google-ko kontuan ez dagoen informazioa gordetzeko atxikitze-aldiak atalari jarraikiz atxikitzen dugu. Hala ere, gerta liteke atxikipen-aldiak luzeagoak edo laburragoak izatea negozio- eta lege-helburu jakin batzuen kasuan, behean azaltzen den bezala:

  • Authorized Buyers zerbitzuan gure publizitate-bazkideei jakinarazitako datuen laginak, guk eta gure publizitate-bazkideek produktuarekin agian gertatuko diren arazoak identifikatu eta arazteko erabiltzen ditugunak: gehienez 8 egunez atxikitzen dira.
  • Iragarkiak erakustean spama eta erabilera okerrak saihesteko beharrezkoa den zu edo zure gailua identifikatzen duen informazioa (publizitate grafikoaren tresna guztietan): biltzen denetik gehienez 3 urtez atxikitzen da.
  • Finantza-txostenak mantentzeko beharrezkoak diren datuak: biltzen direnetik gehienez  11 urtez atxikitzen dira.
  • Google-rekin zuzenean harremanetan jarri bazara bezeroarentzako laguntza-zerbitzuaren kanal baten, oharrak bidaltzeko inprimaki baten edo akatsen txosten baten bidez, komunikazio horien erregistroak 7 urtez atxikiko dira.
  • Cookieekin eta erabiltzaileak berrezar ditzakeen identifikatzaileekin lotutako informazioa (gure Authorized Buyers zerbitzuan iragarkiak erakusteko unean erabilgarri daudenak) Google Ads-en Erabiltzaile-datuak atxikitzeari buruzko gidalerroetan  azaldutakoa baino lehenago ezabatzen da datu-biltegietatik, gure sistemek 180 egunez identifikatzaile hori erabiltzeko eskaerarik egon ez dela ikusten badute.
  • Argitaratzaileentzat erabilgarri dauden gertaera-mailako datuak gehienez 60 eguneko epe baten ondoren ezabatzen dira gure datu-biltegietatik.